eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

1. 'Fontes Linguae Vasconum' sortu da

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren sorrera ez zen gertakari isolatua izan. Nafarroako Foru Diputazioak eta horren baitan Vianako Printzea erakundeak eta Euskararen Aldeko Sailak (1957-1972) euskararen eta Nafarroako ondarea sustatzeko abian jarritako zenbait ekimenen baitan ulertu behar da.

Bloke honek garaiko dokumentu eta argazki zenbait ditu, Euskararen Aldeko Sailak egindako lanaren eta aldizkariaren beraren bilakaeraren erakusgarri.

Uztarroze (1965. urtea). Ezkerretik eskuinera, gizonak: Jose Maria Satrustegi, Luis Maria Irigarai, Pedro Diez de Ultzurrun, Jose Angel Irigarai eta Aingeru Irigarai. Emakumeak: Rikarda Perez Marko, Teodora Laiana eta Timotea Labari.
(Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren funtsa)

 

Atal honetan erakutsitako dokumentuen zerrenda:

DOKUMENTUA
URTEA/MENDEA KOKAGUNEA
Euskararen Aldeko Sailaren sorreraren jakinarazpen elebiduna Nafarroako Aldizkari Ofizialean 1957 Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
Bertsolari txapelketen eskuorriak 60ko hamarkada Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
Bertsolari-txapelketen argazkiak: 1960-1961 Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
   Alfontso Irigoien eta Angel Aldaz (Etxarri-Aranatz, 1961)
   Txapelketa Lesakan (1961)
   Epaimahaia Etxarri-Aranatzen (1961): Jose Agerre, Antonio Zabala, Aingeru Irigarai, Pedro Diez de Ultzurrun eta Antonio Arrue
   Alfontso Irigoien eta Urbano Egozkue (Elizondo 1960)
Argazkia: Uztarrozeko azken euskaldunetarik bi 1965 Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
Euskara jakiteagatik haurrei emandako diplomak eta haiek egiteko materialak 50eko hamarkada Diez de Ultzurrun-Sagala eta Zubeldia-Lizarraga familiaren bilduma
Euskaraz jakiteagatik haurrei saritzat emandako Nafarroako Aurrezki Kutxaren libretak 50eko hamarkada Diez de Ultzurrun-Sagala eta Flores-Ezkurdia familien bilduma
Azterketen egunetako argazkiak: 1957-1961 Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
   Arano (1961)
   Lekunberri (1959)
   Uztegi (1958)
   Lizarragabengoa (1957)
   Lakuntza (1957)
   Kokapen ezagunik gabe
Sakanako euskara azterketen inguruko dokumentazioa 1957 Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
Sari-banaketen argazkiak: 1958-1959 Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
   Auza (1959-09-20)
   Betelu (1959-10-25)
   Arbizu (1958-06-22)
   Etxaleku (1958ko maiatza)
Ume euskaldunei sariak emateko ekitaldien eskuorriak 50-60etako hamarkadak Diez de Ultzurrun-Sagala familiaren bilduma
Príncipe de Viana aldizkariaren euskararen sustapenerako gehigarri hilabetekaria 1966ko abuztua AGN, Hemeroteca
Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren hiru garaitako aleak 1. zenbakia (1969), 111.a (2009) eta azkena, 126.a (2018). AGN, Hemeroteca