eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

1. mintegia: (Euskal) Filologiaren bide zahar-berriak

Zuzendaria

Blanca Urgell (UPV/EHU)

Laburpena

Euskal Filologiak —“Filologia” testuak biltzeaz, aztertzeaz, egiaztatzeaz eta interpretatzeaz arduratzen den jakintzatzat harturik— aurrerapen handiak egin ditu azken 50 urteotan. Aurrerapenon oinarrian betiere Europako beste hizkuntza batzuetan emankor izan diren metodo eta ezagutzei eskainitako arreta dago. Hala bada, mintegi honetan, entzuleria zabal bat buruan izanik, denbora tarte horretan “euskaldunen hizkuntzaren iturriak” aztertzen emaitza oparoenak izan dituzten alderdiak edota gaur emankor direnak aurkeztu nahi ditugu (bibliografia materiala, grafiaren historia, dialektologia historikoa, “behetikako” hizkuntzaren historia, etab.); horretarako, euskararen ikuspegitik egindako lanak ez ezik, euskararen eta inguruko erromantzeen arteko harremanen gainekoak edota testu-corpusa ikertzeko hurbilketa berriak aurkez ditzatenak ere ongi etorriak izango dira.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.