eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

2. mintegia: Euskal Literatura ikerketak XXI. mendean: diagnosia eta erronkak

Zuzendaria

Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU)

Laburpena

Mintegi honen helburu nagusia euskal literatura-ikerketa akademikoen gaur egungo egoeraz hausnartzea eta etorkizuneko erronkez eztabaidatzea izango da. Horretarako, literatura-ikerketa akademikoek bere gain hartzen dituzten arloetako batzuk jorratuko ditugu, hala nola euskal literaturaren historiografia, literatur kritika, itzulpen ikasketak, genero ikasketak eta memoria ikasketak. Metodologia eta paradigma teorikoei ez ezik, azterkizun izan diren lanen nolakotasunari ere begiratuko diogu, eta berauek Euskal Herrian nahiz nazioartean izan duten proiekzioari. Hala, euskal literaturaren historiografiari dagokionez, azken urteotan eredu filologikoen eta postnazionalen artean sortu diren eztabaidak aipatuko ditugu, edo euskal historiografía garaikideari egotzi zaizkion ahulguneak (XX. mendeko literatura garaikideak duen erabateko protagonismoa, esaterako). Bestalde, euskal genero ikasketen sendotzeak berekin ekarri dituen beharrez ere aritu nahi genuke, eskaintza akademikoan nahiz ikerketetan duen eta behar lukeen lekuaz gogoeta bideratuz. Itzulpen ikasketen arloan, berriz, eskaintza akademikoari eta jorratu diren norabideei erreparatuko diegu, eta arloa sendotzeko etorkizunean jarraitu beharreko estrategiak proposatuko ditugu. Azkenik, memoria ikasketek gurean izan duten harrera izango dugu aztergai, zein zeregin bete behar lituzkeen komentatuz, eta gizartearen behar nahiz eskaerekin dituzkeen loturez jardunez. Finean, euskal literatura-ikerketen instituzionalizazioaren berezitasunak aztertu ondoren, bere indarguneak nahiz ahulguneak izango ditugu eztabaidagai.

Mintegia euskal literaturaren ikerketa akademikoan diharduen edo gogoko duen edonorentzat dago irekia.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.