eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

3. mintegia: Gramatikaren teoria euskararentzat (eta alderantziz)

Zuzendaria

Aritz Irurtzun (IKER UMR 5478-CNRS)

Laburpena

Mintegi honen helburua euskararen ezaugarri morfo-sintaktiko eta semantikoen azterketa da, hizkuntzalaritza teorikoak eta euskararen ikerketak elkarri egin diezazkioketen ekarpenak azpimarratuz.

Jakina da Koldo Mitxelenak 1968an linguistika berriaren berri onak aldarrikatu zituenetik euskararen gramatikaren ikerketak izugarrizko aurrerapena izan duela: egungo nazioarteko hizkuntzalaritzan ezagunak dira euskararen gramatikaren hainbat alderdi, hala nola erlatibozko perpausen egitura, hitz-ordena eta informazio-egituraketa, kasu-komunztadura sistema, determinatzaile-egitura, ebidentzialak, ezeztapenaren sintaxia, eta sintaxi-prosodia harremanak, besteak beste.

Hala, hizkuntzalaritza teorikoaren aurrerapenek euskararen ezaugarrien analisirako galdera eta tresna ezin hobeak eskaini dituzte, baina euskararen analisiak berak ere ekarpen nabarmena egin dio hizkuntzalaritza orokorrari. Horren erakusgarri da euskararen ezaugarrien azterketa hainbat alderditan giltzarri izan dela hizkuntzalaritza orokorreko eztabaidetan erantzun eta aurrerapenak egiteko (kasu-teorian, edota A’-mugimenduen izaeran, esaterako). Mintegi honetan ikerketa-ildo horietan sakondu nahi da, gramatikaren teoriak euskararentzat eta euskarak gramatika-teoria orokorrarentzat egin ditzaketen ekarpenak eztabaidatuz.

Mintegiaren programa

Martxoaren 6a

11:45

Aritz Irurtzun

Why questions matter

12:30

Itziar Aduriz, J. M. Arriola

Testu-corpusen informazio morfosintaktikoaren etiketatze automatikoa hizkuntz ezagutzan oinarrituz

13:00

Urtzi Etxeberria

Perpaus (ez-)onargarriei zentzua eman nahian

13:30

Laura Vela-Plo

Konparazio egituren koordinazio analisi sintaktiko-semantikoa

17:15

Ricardo Etxepare

From Linear V2 to Fronting V2 in Basque

17:45

Xabier Artiagoitia

Irudi verbs revisited: raising to ergative from complement clauses in Basque

18:15

Hisao Tokizaki

Externalization and morphosyntactic parameters in Basque

Martxoaren 7a

09:15

Sergio Monforte, Andreas Trotzke

Two syntactic positions for Basque discourse particles and the nature of derivations

09:45

Ane Odria

Datiboen izaera sintaktikoa Pertsona Kasuaren Murriztapenaren argitan

10:15

Ane Berro, Beatriz Fernández

Aditzik gabeko aplikatiboak: islandieratik euskarara, euskaratik giza hizkuntzara

10:45

Kafea/CaféCoffee

11:15

Javier Ormazabal

Euskararen postposizioak eta kasu gramatikalak

11:45

Miriam Uribe-Etxebarria

Answering some questions about polar questions

12:15

Arantzazu Elordieta

Azentu ezarpenaren eremu sintaktikoaz

Egitarau deskargagarria


Laburpenen liburua