eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

3. mintegia: Izenak eta hizkuntzak. Onomastika, gure iragan linguistikoa hobeki ezagutzeko lanabesa

Zuzendaria

Patxi Salaberri Zaratiegi (UPNA/NUP)

Laburpena

Onomastikak eskaintzen dizkigun datuak eta eskuarteak baliatzea egokia ez ezik nahitaezkoa ere bada, Euskal Herrian mintzatu diren hizkuntzak ongi ezagutzeko, partikularki euskararen kasuan, azken urteotan gero eta testu gehiago azaleratzen ari diren arren, haren historia eta bilakaera oraindik ez baititugu guztiz ongi ezagutzen. Eginkizun honetan leku izenen, oikonimoen, ponte izenen, deituren, goitizenen eta besteren azterketa diakronikoak argi egin dezake egun oraino ilun dauden zenbait puntutan.

Bereziki interesgarria da, arlo honetan, eremu berean era batera edo bestera elkarren ondoan bizi izan diren hizkuntzetan «onimoak» nola erabili eta aldatu diren ikertzea, jatorri bereko izenek mintzaira bakoitzean nola eboluzionatu duten aztertzea.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.