eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

4. mintegia: Ahozko euskararen irakaskuntzarako irakasleen prestakuntza

Zuzendaria

Ibon Manterola (UPV/EHU)

Laburpena

Hizkuntza gutxitua indarberritzeko prozesuan dauden hizkuntza-komunitateentzat, irakasleen prestakuntza funtsezko osagaia da. Euskal kasuan, ahozko hizkuntzaren irakaskuntzarako prestakuntzaren garrantzia bereziki nabarmendu izan da, besteak beste, ikasleen ahozko gaitasuna funtsezko faktorea delako gazteen artean gero eta gehiago diren hiztun berriengan euskararen erabilera areagotu dadin.

Bestalde, komunitate minorizatuetako hizkuntza-irakasleen prestakuntzan kontuan hartu behar da, batetik, komunitate hauetako hezkuntza sistemetan testuinguru soziolinguistiko eleaniztunak indar handiz eragiten duela ikaskuntza-irakaskuntzaren osagai guztietan, eta bestetik, hizkuntza gutxituaren irakaskuntza, tartean ahozkoarena, ez dagokiela hizkuntzako irakasleei bakarrik, baizik eta alor guztietako irakasleei.

Euskararen didaktikari eta hizkuntzalaritzari dagokienez, irakasleak ahozko euskararen irakaskuntzarako trebatu beharrak hainbat ikergai garatzea eskatzen du. Hain zuzen ere, mintegi honek honako ikergai hauek garatu dituzten lanak bildu nahi lituzke, besteak beste: euskarazko ahozko testu-generoen azterketa, testuliburuen eta bestelako baliabide didaktikoen analisia, ahozko testu-generoak irakasteko sekuentzia didaktikoen edo bestelako baliabide didaktikoen esperimentazioaren  ikerketa, ikasleen ahozko euskararen garapenaren azterketa, irakasleen irakaskuntza jarduera eta gelako elkarrekintzen ikerketa, eta jakina, irakasleen prestakuntzaren beraren inguruko ikerketa.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.