eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

4. mintegia: Euskal Literatura ikerketak XXI. mendean: diagnosia eta erronkak

Zuzendaria

Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU)

Laburpena

Mintegi honen helburu nagusia euskal literatura-ikerketa akademikoen gaur egungo egoeraz hausnartzea eta etorkizuneko erronkez eztabaidatzea izango da. Horretarako, literatura-ikerketa akademikoek bere gain hartzen dituzten arloetako batzuk jorratuko ditugu, hala nola euskal literaturaren historiografia, literatur kritika, itzulpen ikasketak, genero ikasketak eta memoria ikasketak. Metodologia eta paradigma teorikoei ez ezik, azterkizun izan diren lanen nolakotasunari ere begiratuko diogu, eta berauek Euskal Herrian nahiz nazioartean izan duten proiekzioari. Hala, euskal literaturaren historiografiari dagokionez, azken urteotan eredu filologikoen eta postnazionalen artean sortu diren eztabaidak aipatuko ditugu, edo euskal historiografía garaikideari egotzi zaizkion ahulguneak (XX. mendeko literatura garaikideak duen erabateko protagonismoa, esaterako). Bestalde, euskal genero ikasketen sendotzeak berekin ekarri dituen beharrez ere aritu nahi genuke, eskaintza akademikoan nahiz ikerketetan duen eta behar lukeen lekuaz gogoeta bideratuz. Itzulpen ikasketen arloan, berriz, eskaintza akademikoari eta jorratu diren norabideei erreparatuko diegu, eta arloa sendotzeko etorkizunean jarraitu beharreko estrategiak proposatuko ditugu. Azkenik, memoria ikasketek gurean izan duten harrera izango dugu aztergai, zein zeregin bete behar lituzkeen komentatuz, eta gizartearen behar nahiz eskaerekin dituzkeen loturez jardunez. Finean, euskal literatura-ikerketen instituzionalizazioaren berezitasunak aztertu ondoren, bere indarguneak nahiz ahulguneak izango ditugu eztabaidagai.

Mintegia euskal literaturaren ikerketa akademikoan diharduen edo gogoko duen edonorentzat dago irekia.

Mintegiaren programa

Martxoaren 6a

11:45

Mari Jose Olaziregi

Hausnarketa zenbait etorkizuneko Euskal Literatura Ikasketez

12:30

Jon Casenave

Zein da klasikoen egoera gaurko euskal literaturan?

13:00

Luzia Alberro, K. Josu Bijueska

Bertsolaritzaren historia, subalternitate modu bat euskal literaturan

13:30

Miren Ibarluzea

Euskal literatura itzuliaren historiografia bateraturantz

17:15

Garazi Arrula, Elizabete Manterola

Itzulpena harreman asimetrikoetan: esanak, eginak eta ezinak

17:45

Katixa Dolharé-Çaldumbide

Alegia genero transbertsalaren ikerketa erkatu saiakera bat

18:15

Aitor Ortiz de Pinedo

Hurbilketa bidaia-kontakizunari

Martxoaren 7a

09:15

Mikel Ayerbe

Kritika genetikoa egungo euskal literaturan: ikerlerroak, hurbilpenak eta erronkak

09:45

Nerea Arruti

Trauma ondoren: gehiegizko oroimena eta ahanzturak euskal literaturan

10:15

Itziar Madina

Baserriaren tematika marginaletik euskal poetika errurala berrira, Eñaut Etxamendiren obra narratiboaren adibidea

10:45

Kafea/CaféCoffee

11:15

Iratxe Esparza

Euskal narraziogintzaren gorputz-feminista

11:45

Gorka Mercero

Kontakizunaren borrokatik kontakizunen elkarbizitza irudikatzera

12:15

Amaia Elizalde

Zentsura ikasketak gaur egun. Aplikazioa euskal literaturan

Egitarau deskargagarria


Laburpenen liburua