eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

5. mintegia: Ahozko euskararen irakaskuntzarako irakasleen prestakuntza

Zuzendaria

Ibon Manterola (UPV/EHU)

Laburpena

Hizkuntza gutxitua indarberritzeko prozesuan dauden hizkuntza-komunitateentzat, irakasleen prestakuntza funtsezko osagaia da. Euskal kasuan, ahozko hizkuntzaren irakaskuntzarako prestakuntzaren garrantzia bereziki nabarmendu izan da, besteak beste, ikasleen ahozko gaitasuna funtsezko faktorea delako gazteen artean gero eta gehiago diren hiztun berriengan euskararen erabilera areagotu dadin.

Bestalde, komunitate minorizatuetako hizkuntza-irakasleen prestakuntzan kontuan hartu behar da, batetik, komunitate hauetako hezkuntza sistemetan testuinguru soziolinguistiko eleaniztunak indar handiz eragiten duela ikaskuntza-irakaskuntzaren osagai guztietan, eta bestetik, hizkuntza gutxituaren irakaskuntza, tartean ahozkoarena, ez dagokiela hizkuntzako irakasleei bakarrik, baizik eta alor guztietako irakasleei.

Euskararen didaktikari eta hizkuntzalaritzari dagokienez, irakasleak ahozko euskararen irakaskuntzarako trebatu beharrak hainbat ikergai garatzea eskatzen du. Hain zuzen ere, mintegi honek honako ikergai hauek garatu dituzten lanak bildu nahi lituzke, besteak beste: euskarazko ahozko testu-generoen azterketa, testuliburuen eta bestelako baliabide didaktikoen analisia, ahozko testu-generoak irakasteko sekuentzia didaktikoen edo bestelako baliabide didaktikoen esperimentazioaren  ikerketa, ikasleen ahozko euskararen garapenaren azterketa, irakasleen irakaskuntza jarduera eta gelako elkarrekintzen ikerketa, eta jakina, irakasleen prestakuntzaren beraren inguruko ikerketa.

Mintegiaren programa

Martxoaren 6a

11:45

Ibon Manterola

Ahozko euskararen irakaskuntzarako irakasleen prestakuntza: euskararen komunitatea garatzeko osagaia

12:30

L. Diaz de Gereñu, I. Idiazabal, L. M. Larringan

Sekuentzia didaktikoak ahozkoa lantzeko: nola osatu irakasleen formazioa?

13:00

Argia Olçomendy

Ahozko euskara, Ipar Euskal herriko irakasleen oinarrizko formakuntzan

13:30

Beñat Lascano

Ipar Euskal Herriko irakasle helduen euskarazko formakuntza ordu parekotasunezko irakaskuntza elebidun baterako.

17:15

Aitor Ortiz de Pinedo

Akademiaren eta mintzamen-irakaskuntzaren arteko trukeaz, glotodidaktikatik

17:45

Ines M. Garcia-Azkoaga

Arloetan euskarazko ahozko erabilerara hamaika jauzitan

18:15

Aroa Murciano, Arantza Ozaeta

Jardueraren azterketa irakasleak prestatzeko bide: debatearen ikas-irakaskuntzako adibidea

Martxoaren 7a

09:15

I. M. Garcia-Azkoaga, O. Bengoetxea, J. Zabala

Komunikazio-gaitasunak eta ikasleen ahozko euskararen erabilera. Gako zenbait irakasleen prestakuntzarako.

09:45

Ainhoa Ezeiza

Ahozkotasunaren didaktika ikuspegi dialetikotik abiatuta

10:15

Olatz Bengoetxea

Ahozko-gaitasunen zeharkakotasuna. Hizkuntzazkoak ez diren irakasgaiak aztergai.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.