eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

5. mintegia: Euskal hiztun natibo/ez-natibo dikotomia auzitan: hiztun-motak, hizkuntza-praktikak eta ideologiak XXI. mendeko euskararen testuinguruan

Zuzendaria

Esti Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea)

Laburpena

XX. mende amaierako euskara biziberritzeko prozesuaren ondorioz, euskal hiztun kopurua nabarmen hazi da. Euskara sozializazio goiztiarrean, familian, gehienetan era elebakarrean eta gaitasun maila “osoa” eskuratuz ikasi duen profilari beste batzuk gehitu zaizkio, hala nola familiatik kanpo umetan zein heldutan ikasi dutenak, umetan hizkuntza bat baino gehiago ikasi dutenak, edo umetan euskara ikasita beranduago gaitasuna galdu dutenak.

Euskaldunen profiletan eta bere esperientzietan aniztasun handia dago XXI. mendean. Halaber, euskarari buruzko ideologietan ere aldaketak izan dira. Mintegi honetan euskararen hiztun “natibo tradizional” ez direnetan ipini nahi dugu argia, eta honako gai hauen inguruko proposamenak jaso nahi genituzke, besteak beste: hiztun natibo / ez-natibo dikotomia auzitan ipintzen dituzten lanak; euskal hiztun mota ez-tradizionalen hizkuntza-praktikak, esperientziak eta motibazioak aztertzen dituztenak; euskararen ideologia edo diskurtso berriak aztertzen dituztenak; hiztun mota ezberdinen legitimazio-prozesuak islatzen dituztenak.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.