eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

6. mintegia: Dialektologiaren ibilbidea auzoekiko hartu-emanean

Zuzendaria

Iñaki Camino (UPV/EHU)

Laburpena

Hizkuntzalaritzan kokatzen da dialektologia, baina etnografiak garrantzi handia izan du hartan XX. mendean, eta alderdi filologikoari dagokion garrantzia ere ezin atzendu da. Hainbat tradiziotan bezala, Euskal Herriko jardunean ere lotura hertsia ukan du hizkuntzaren historiarekin —Koldo Mitxelenaren lana lekuko—, baina XX. mendeko 80ko hamarkadatik honat joera sinkronistek pisu handia ukan dute euskalkiak aurkeztean eta aztertzean; horregatik, XXI. mendean berriz ere euskal azterketa diakronikoetara itzultzera lerratu da euskal dialektologia. Haatik, hainbat eratako lanak eginkizun ditugu oraindik eta, azterketaren helburuez landa, nahitaezkoa da aztertzeko darabiltzagun metodoez eta hauen erabileraren problematikaz adituek eztabaida emankorrak egitea.

Bestalde, etorkizun laburra duten mintzo dialektalak ere ugari dira egun gure bazterretan; horregatik, hainbat bilduma lani ekitea ere gauza beharra da, hala EAEn, nola Nafarroan edo Ipar Euskal Herrian, gehienez ere hamarkada bat edo bi iraunen baitute euskal eskualde batzuetako tradizioko mintzoek hiztun sendoen ahotan. Zalantzarik gabe, era honetako jardunbideek soziolinguistikaren eginkizunez eta baldintzez jabearaziko gaituzte.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.