eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

7. Euskal Filologia

Ikerketak ematen dio balioa agiriari: zer jasotzen duen, noizkoa den, nongoa den eta egungo gizartearentzat zergatik den garrantzitsua argitzen du. Horren faltan, paper zaharra besterik ez da. Bada, azken hamarkadetan Euskal Filologia unibertsitatean sartu izanak ekarri du filologiaren eta hizkuntzalaritza orokorraren estandar teoriko-metodologikoak aplikatzea euskararen ikerkuntzan.

Bloke honek Euskal Filologiaren alorreko obra garrantzitsu zenbaiten lagin bat dakar, bai eta berriki ekoitzitako ekarpen zenbait ere.

 

 

Axularren Geroren edizio kritikoa (2015. urtea)
('Aziti Bihia' hizkuntzalari eta filologoen elkartearen funtsa)

 

 

Atal honetan erakutsitako dokumentuen zerrenda:

DOKUMENTUA
URTEA/MENDEA KOKAGUNEA
Koldo Mitxelenaren Fonética Histórica Vasca 1961 Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea
J. Apezetxearen Joaquín de Lizarraga (1748-1835): un escritor navarro en euskara 1990 AGN, 929 Lizarraga APE
J. M. Satrustegiren Euskal Testu Zaharrak I 1987 Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea
Iñaki Caminoren Hego-nafarrera 2004 AGN, 81’28(NA) CAM / AGN, 27-4 AXU
Blanca Urgellen Geroren edizioa 2015 Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea
Urtzi Regueroren goi-nafarrerari buruzko doktorego tesia 2017 Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea
Materraren Do(c)trina Christianaren edizioa 2017 Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea