eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

7. mintegia: Euskara hizkuntza-tipologiaren argitan

Zuzendaria

Iván Igartua (UPV/EHU)

Laburpena

Azken hamarkadetan hizkuntza-tipologiak izan duen garapenak bere isla du gaur egun egiten den hizkuntzalaritzan, hala funtzionalistan nola formalean, edozein dela ere ikuspegia, sinkronikoa edo diakronikoa. Tipologiak hizkuntzei buruzko gure ezagutza aberastu eta zehaztu du aldi berean eta metodo enpirikoak dituen abantailak izan ditu oinarri. Euskararen gaineko ikerlanek ere —batik bat azken urteotan— tipologiaren ekarpena aintzat hartu dute, eta horrek onura baino ez die ekarri (dela fonologian, dela gramatikan edo lexikoan). Euskararen bitxikeriak ziruditenei, edo ondo ulertzen ez ziren tasun batzuei, tipologiak eman die azalbidea zenbait kasutan, gertakari horiek beste hizkuntza-sistema batzuetan atzemandakoekin alderatuz.

Mintegi honetan, euskararen edozein ezaugarri ikuspegi tipologikotik —alegia, hizkuntzen arteko konparaziotik abiatuta— aztertzen duten proposamenak izango dira ongi etorriak.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.