eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

8. mintegia: Gramatikaren teoria euskararentzat (eta alderantziz)

Zuzendaria

Aritz Irurtzun (IKER UMR 5478-CNRS)

Laburpena

Mintegi honen helburua euskararen ezaugarri morfo-sintaktiko eta semantikoen azterketa da, hizkuntzalaritza teorikoak eta euskararen ikerketak elkarri egin diezazkioketen ekarpenak azpimarratuz.

Jakina da Koldo Mitxelenak 1968an linguistika berriaren berri onak aldarrikatu zituenetik euskararen gramatikaren ikerketak izugarrizko aurrerapena izan duela: egungo nazioarteko hizkuntzalaritzan ezagunak dira euskararen gramatikaren hainbat alderdi, hala nola erlatibozko perpausen egitura, hitz-ordena eta informazio-egituraketa, kasu-komunztadura sistema, determinatzaile-egitura, ebidentzialak, ezeztapenaren sintaxia, eta sintaxi-prosodia harremanak, besteak beste.

Hala, hizkuntzalaritza teorikoaren aurrerapenek euskararen ezaugarrien analisirako galdera eta tresna ezin hobeak eskaini dituzte, baina euskararen analisiak berak ere ekarpen nabarmena egin dio hizkuntzalaritza orokorrari. Horren erakusgarri da euskararen ezaugarrien azterketa hainbat alderditan giltzarri izan dela hizkuntzalaritza orokorreko eztabaidetan erantzun eta aurrerapenak egiteko (kasu-teorian, edota A’-mugimenduen izaeran, esaterako). Mintegi honetan ikerketa-ildo horietan sakondu nahi da, gramatikaren teoriak euskararentzat eta euskarak gramatika-teoria orokorrarentzat egin ditzaketen ekarpenak eztabaidatuz.

Bidali zure komunikazio proposamena

Mintegi honetarako komunikazio proposamen bat igorri nahi baduzu, egin klik hemen.

Mintegiaren programa

Mintegiaren programa ez dago oraindik eskuragarri.

Laburpenen liburua

Laburpenen liburua ez dago oraindik eskuragarri.