eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

'Fontes Linguae Vasconum': paperezko altxorrak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, 2019ko otsailaren15etik martxoaren 31ra

Fontes Linguae Vasconum

Paperezko altxorrak

Mende erdi igaro da Nafarroako Foru Diputazioak Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zuenetik, euskal hizkuntzalaritzako erreferentea egun.

Edukien artean, ikerketa lanak ez ezik, nabarmentzekoa da aldizkariak sustaturiko euskal testu zaharren bilketa, azterketa eta edizio lana, ikertzaileen eskura paraturik hainbat artxibo eta bildumatan sakabanaturik zeudenak.

Testu zaharrak dira, beraz, ikerketa filologiko ororen abiapuntu, fontes edo iturriak; hizkuntzen iragana ezagutzeko ezinbesteko lanabesa. Horratik, xede horretarako ez dute agiri guztiek garrantzi berdina.

Erakusketa honetan, aldizkariaren ibilbideari buruzko atala ez ezik, bisitariak gehienbat Nafarroan gordetzen diren dokumentu zahar original nabarmenen aukera bat ikusi ahal izango du, eta konprenitu zer dela-eta diren horren garrantzitsuak Euskal Filologiarako.

 

Zabalik 2019ko otsailaren 15etik martxoaren 31ra, astelehenetik igandera
Kokapena: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
SARRERA DOHAINIK
Erakusketaren katalogoa: euskara, gaztelaniaingelesafrantsesa

 

Agenda kulturala

Azken albisteak

'Fontes Linguae Vasconum. paperezko altxorrak' erakusketaren irekiera

12:00etatik aurrera Fontes Linguae Vasconum. Paperezko altxorrak erakusketa zabalik egonen da ikusle ororendako martxoaren 31 arte.

SARRERA DOHAINIK

Informazio gehiago hemen

Jarraitu irakurtzen


FLV, 50 urte: Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan nazioarteko biltzarrean izena emateko epea zabalik

FLV, 50 urte: Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan nazioarteko biltzarrean izen-emateko epea zabalik dago.

Hizlariek izen-emateko epea otsailaren 8a da eta entzule gisa bertaratu nahi dutenek otsailaren 22a bitarte eman dezakete izena.

Izen-emateko formularioa bete, hemen klik eginez.

Jarraitu irakurtzen



Albiste guztiak ikusi