eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

6. mintegia: Euskal hiztun natibo/ez-natibo dikotomia auzitan: hiztun-motak, hizkuntza-praktikak eta ideologiak XXI. mendeko euskararen testuinguruan

Zuzendaria

Esti Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea)

Laburpena

XX. mende amaierako euskara biziberritzeko prozesuaren ondorioz, euskal hiztun kopurua nabarmen hazi da. Euskara sozializazio goiztiarrean, familian, gehienetan era elebakarrean eta gaitasun maila “osoa” eskuratuz ikasi duen profilari beste batzuk gehitu zaizkio, hala nola familiatik kanpo umetan zein heldutan ikasi dutenak, umetan hizkuntza bat baino gehiago ikasi dutenak, edo umetan euskara ikasita beranduago gaitasuna galdu dutenak.

Euskaldunen profiletan eta bere esperientzietan aniztasun handia dago XXI. mendean. Halaber, euskarari buruzko ideologietan ere aldaketak izan dira. Mintegi honetan euskararen hiztun “natibo tradizional” ez direnetan ipini nahi dugu argia, eta honako gai hauen inguruko proposamenak jaso nahi genituzke, besteak beste: hiztun natibo / ez-natibo dikotomia auzitan ipintzen dituzten lanak; euskal hiztun mota ez-tradizionalen hizkuntza-praktikak, esperientziak eta motibazioak aztertzen dituztenak; euskararen ideologia edo diskurtso berriak aztertzen dituztenak; hiztun mota ezberdinen legitimazio-prozesuak islatzen dituztenak.

Mintegiaren programa

Martxoaren 6a

11:45

Estibaliz Amorrortu

Natiboa/ez-natiboa dikotomia auzitan hizkuntza gutxituen testuinguruan

12:30

Itxaso Rodríguez-Ordóñez

What new speakers of Basque can tell us about the use and social meaning behind Basque ergativity

13:00

Orreaga Ibarra

Whatsappeko Hizkuntza praktikak eta ideologia Nafarroako Unibertsitateko ikasle euskaldunen artean

13:30

Paula Kasares

Familia euskaldunak: definizio proposamena hizkuntza komunitatearen aniztasunaren argitan

17:15

Jone M. Hernández, Jaime Altuna

Taldean jardun, taldean hiztun Praktika-komunitatea nerabeen hizkuntza ikerketan

17:45

Iñigo Beitia

Euskara sasoian? Euskararen sozializazioa Gasteizko pilota elkarte batean

Martxoaren 7a

11:15

Elixabete Perez-Gaztelu

Euskal hiztun ez-natibo helduen praktikak testuinguru digital euskaldunean

11:45

E. Amorrortu, A. Ortega, J. Goirigolzarri

Euskara eskolan ikasi: hiztun aktibo bihurtzeko gakoak

12:15

Garbiñe Bereziartua, Beñat Muguruza

Euskal hiztun natiboak, ez-natiboak eta hitanoa

Egitarau deskargagarria


Laburpenen liburua