Joseba A. Lakarra (UPV/EHU)
Céline Mounole (Université de Pau et des Pays de l’Adour, IKER UMR5478)
Hamarkada eta are mendetako ahaidetasun bilaketa agorren ondotik, euskal gramatika historikoaren aro zientifikoaren lehen urratsak 1950ko hamarkadan eman ziren. Martineten lan aitzindariaren eta Mitxelenaren ondoko era guztietako saio bikainen paradigma hedatuaz zihoan ber.
Hurrengo hamarkada Fonética Histórica Vascaren lehen argitalpenaz ireki zen eta berehalakoan jarraiki zitzaizkion haren senide hurbil diren Lenguas y Protolenguas (1963), Sobre el pasado de la lengua vasca (1964) eta Textos arcaicos vascos (1964). Hauen gainean eraikitzen da Mitxelenaren paradigma, baina, —hasieratik bertatik (1950, 1956...) eta bere heriotza arte (1987)—, filologia eta diakroniaren oinarriez eta aurrerapenez arduratu zen egilea, batez ere 1970 ingurutik aurrera berreraiketa mistoa (h.d., maileguen analisitik abiatuaz ondare zaharra argitzea ahalmentzen diguna), agortua edo agortzeko punttuan ikusi zuenetik.
Mintegi honetan aurreko lerroetan aipatu euskararen diakroniaren hainbat alderdi (direla fonologian, morfo-sintaxian zein lexikoaren diakronikoan) eta horiei lotu beste zenbait zehatzago garatu nahi genituzke: maileguak eta historiaurrearen azterketa, ondare zaharraren arazo eta onurak, (barne)berreraiketa, kronologia, filologiaren beharra, teoria linguistiko eguneratuarena, tipologiaren eta gramatikalizazioaren laguntza, etimologiagintzaren oinarriak eta helburuak...
Aurkeztu alderdi hauek guztiak, berez interesgarri eta oinarrizko ikergai direlarik diakronistaren jardunean, batez ere honi hizkuntzaren bilakabidearen azalpen zehatz eta sakonagorako baliabide eraginkorrak eskuratzeko duten edo gorde dezaketen botereagatik gogoetatu nahi genituzke, Campbellen aipuak eta alorraren historiak berak erakusten baitigute hori izan litekeela orain ere hurbilketa emankorrena gure alorraren xedeak garatzeko.
Martxoaren 7a |
||
09:00 |
Joseba A. Lakarra |
Euskal Gramatika Historikoaren ikerketa: 1970etik 2013ra eta aurrera |
09:45 |
Jan Henrik Holst |
Burushaski and Basque: How one case can help the other one |
10:15 |
Eneko Zuloaga, Borja Ariztimuño |
Zer dakarkio “Proto-Indo-European-euskerian” hipotesiak aitzin-euskararen ezagutzari? |
10:45 |
Kafea/CaféCoffee |
|
11:15 |
Sergio Monforte |
Hainbat partikula modalen iraganaz, oraina ulertzeko |
11:45 |
Julen Manterola |
Ergatibitate erdibitua euskaraz: numero morfologikoaren ardatza |
12:15 |
Céline Mounole |
Argumentu egitura euskararen diakronian |