eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

Fontes Linguae Vasconum 50. urteurreneko oroipen kongresua

Kongresua 2019ko martxoaren 6 eta 7an gauzatuko da Iruñean. Izen-emateko epea zabalik!
Aurkezpena

FLV, 50 urte

Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan

2019an 50 urte beteko dira Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren lehenengo zenbakia argitaratu zenetik (1969-2019). Hain zuzen ere, euskararen inguruko ikerketek hirurogeiko hamarkadaren amaieraz geroztik izan duten itzelezko bilakabidearen lekuko izan da aldizkaria, bere orrialdeetan etengabe argitaratu baitira euskarari buruzko ikerketaren esparruko lan esanguratsuetako asko, izan ikerketarako material eta corpusak, izan euskarari buruzko ikerlanak. Aldizkaria, beraz, erreferentziazko tresna izan da, hamarkadaz hamarkada, euskararen ikerketen inguruko azken ordukoak ezagutzeko: hartara, euskararen gaineko ikerketaren bilakabidea eta aldizkariarena banaezina da.

50. urteurrena ospatzeko, 2019ko martxoaren 6an eta 7an nazioarteko biltzar hau ospatuko da Iruñean, bi helburu nagusirekin: alde batetik, euskararen inguruko hainbat ikerketa-alorretan erdietsi diren azken emaitzen berri izatea eta, bestetik, euskararen ikerketari aplikagarriak zaizkion metodo eta lanabes berriak ezagutzea.

Osoko hitzaldiez gain, bederatzi mintegi tematiko ere antolatu dira kongresuaren barnean. Horiek aditu baten hitzaldia izanen dute, eta komunikazio proposamenak aurkezteko aukera izanen da.

Gisa berean, ekarpen garrantzitsuenak aurretik errebisatutako monografiko batean argitaratuko dira.

EGOITZA: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua. Nafarroako Gobernua
Nabarreria kalea, 39. 31001 Iruñea (Nafarroa)

 

Antolatzailea: Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua

Agenda kulturala

Azken albisteak

Biltzarra Iruñean egin zen, joan den martxoaren 6an eta 7an. El congreso se celebró en Pamplona, el pasado 6 y 7 de marzo. Bideoetan irekiera- eta itxiera-ekitaldiak jaso dira, baita hitzaldi orokorrak ere.

Ikusteko, klik egin hemen.

Jarraitu irakurtzen


'Fontes Linguae Vasconum. paperezko altxorrak' erakusketaren irekiera

12:00etatik aurrera Fontes Linguae Vasconum. Paperezko altxorrak erakusketa zabalik egonen da ikusle ororendako martxoaren 31 arte.

SARRERA DOHAINIK

Informazio gehiago hemen

Jarraitu irakurtzen


FLV, 50 urte: Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan nazioarteko biltzarrean izena emateko epea zabalik

FLV, 50 urte: Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan nazioarteko biltzarrean izen-emateko epea zabalik dago.

Hizlariek izen-emateko epea otsailaren 8a da eta entzule gisa bertaratu nahi dutenek otsailaren 22a bitarte eman dezakete izena.

Izen-emateko formularioa bete, hemen klik eginez.

Jarraitu irakurtzen


Albiste guztiak ikusi