eu | es | en | fr

Nafarroako Gobernua

Izen-ematea

Aldez aurreko oharrak hizlarientzat:

  • Matrikularen prezioa: 40€
  • Martxoaren 6an afaria egingo da Iruñe erdialdeko jatetxe batean hizlari, entzule, antolatzaile, batzorde zientifikoko kide eta erakundeetako ordezkarientzat. Afaltzera joan nahi baduzu, 20€ gehiago ordaindu behar dira.
  • Matrikula ordaintzeak eskubidea ematen dizu biltzarrean programatutako hitzaldi eta komunikazio guztietara bertaratzeko, bai eta zure komunikazioa edo komunikazioak aurkezteko ere.
  • Komunikazio onartu bat baino gehiago baduzu, behin bakarrik ordaindu behar duzu matrikula. Onartutako komunikazioren bat aurkeztu nahi ez baduzu, mesedez, eman horren berri “Oharrak” atalean: egutegia antolatzeko lagungarri izango zaigu.
  • Egile batek baino gehiagok sinatutako komunikazioei dagokienez, egile guztiek egin beharko dute matrikula, biltzarrera joan eta ziurtagiria jaso ahal izateko.

Aldez aurreko oharrak entzuleentzat:

  • Matrikularen prezioa: 20€
  • Martxoaren 6an afaria egingo da Iruñe erdialdeko jatetxe batean hizlari, entzule, antolatzaile, batzorde zientifikoko kide eta erakundeetako ordezkarientzat. Afaltzera joan nahi baduzu, 20€ gehiago ordaindu behar dira
  • Matrikula ordaintzeak eskubidea ematen dizu biltzarrean programatutako hitzaldi eta komunikazio guztietara bertaratzeko.

Izen-ematea

  • Bete ezazu ondoren agertzen den formularioa. Eremu izartxodunak derrigor bete behar dira.
  • Bidali ondoren, egun gutxiren buruan mezu elektroniko bat jasoko duzu ordainketa egiteko zehaztapenekin.
  • Matrikula-prozesua ordainketa egin ondoren amaituko da.

GARRANTZITSUA. Ordainketa egiteko azken eguna:

  • Hizlariak: otsailaren 8a
  • Entzuleak: otsailaren 22a