Nafarroako Foru Diputazioaren ‘Bianako Printzea’ Erakundeak Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoaren 1. zenbakia argitaratu zuen 1969an, euskararen inguruko azken ikerketak ezagutzera eman nahiz.
Berrogeita hamar urte geroago, aldizkariak etenik gabe dihardu, eta euskal hizkuntzalaritzako erreferentziazko aldizkarien artean lekua izatea erdietsi du.
Fontes Linguae Vasconumen 50 urteen gorazarre, Nafarroako Gobernuak hainbat jarduera eta ekitaldiz osatutako programa atondu du, eta webgune honetan kontsulta daiteke.
Biltzarra Iruñean egin zen, joan den martxoaren 6an eta 7an. El congreso se celebró en Pamplona, el pasado 6 y 7 de marzo. Bideoetan irekiera- eta itxiera-ekitaldiak jaso dira, baita hitzaldi orokorrak ere.
Ikusteko, klik egin hemen.
12:00etatik aurrera Fontes Linguae Vasconum. Paperezko altxorrak erakusketa zabalik egonen da ikusle ororendako martxoaren 31 arte.
SARRERA DOHAINIK
Informazio gehiago hemen
FLV, 50 urte: Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan nazioarteko biltzarrean izen-emateko epea zabalik dago.
Hizlariek izen-emateko epea otsailaren 8a da eta entzule gisa bertaratu nahi dutenek otsailaren 22a bitarte eman dezakete izena.
Izen-emateko formularioa bete, hemen klik eginez.